Naturaldia 2013
Cabecera Seccion

_2013_BIZIRIK AL DAUDE GURE IBAIAK?

Gure lurraldeari joan den mendean zehar ezarri diogun desarrollismo prozesu biziak gure ibar gehienak eta kostaldeko lautadetako asko hondatzea ekarri du, espazio horiexek baitira Gipuzkoako biztanle gehienen bizilekua. Egia da azken hamarkadotan zehar ahalegin handia egin dugula gauzak hobetzeko, baina oraindik asko eta asko falta zaigu, gure ibai ekosistemak erabat leheneratzea lortzeko.

Gure ibaiek benetan duten balioaz jabetzeko eta balio horretaz baliatzeko, ur garbia baino askoz gehiago baitira, egiten dugun lurraren erabileraren gaineko ikuspegi integrala jorratu behar dugu, ibaiak sortzen diren arro osoan zehar. Nola tratatzen ditugun ibarrak eta ibaiertzak, nola kudeatzen ditugun gure basoak, zer isurtzen dugun zuzenean eta zeharka, zenbateko lur eremuak artifizialtzen eta iragazgaizten ditugun, zenbat oztopo gaindiezin jartzen dugun ibaietan bizitzarako aukera oro zapuztuz, nola babesten garen uholde arriskuaren aurrean, zenbat ur ateratzen eta pribatizatzen dugun... hauek guztiak gure ibaiak zaintzeko eta gure ibaiekin erlazioa izateko unean kontuan hartu beharreko gauzetako batzuk besterik ez dira. Bizirik nahi baititugu gure erreka eta ibaiak.

Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua  

Argazkiak ikusi

Naturaldia 2013

16 demayo

Datorren ostegunean, hilak 16, itxiko ditugu TolosaNaturaldia jardunaldiak Miguel Delibes de Castrok Donostiako Aquarium-ean eskainiko duen hitzaldiarekin. Luxua izango…

9 de mayo de 2013

Arturo Elosegi_Estará en Errenteria el próximo jueves dia 9 de mayo. Su conferencia "Los ríos y el cambio global".

24 de abril de 2013

Jordi Sargatal_Entrevista en Radio Euskadi. La Casa de la Palabra.

Web orriaren diseinua Vito021 -- Web orriaren programazioa The Movie