2012 Ez Gara Merkantziak
Cabecera Seccion

_2012_EZ GARA MERKANTZIAK

“Egunen batean zerua berunezkoa izango da”

Metafora mamitu da eta aireak gehiegi pisatzen du dagoeneko. Geure buruen gainera eror dadin saihestu behar dugu. Nolanahi ere den, atmosferaren mineralizazio hau gurekin ere, barru-barrutik, egiten ari direnaren mezulari da. Benetako krisia klimaren arpilatzearena da, etorkizuneko aletegien kontra gauzatzen ari denaren aurrekari dena, hau da, planetaren bizitasunaren kontra. Zerbait, ezinbestean, dena eta denak produktu eta baliabidetzat jotzetik sortua. Ezen duela 25 mende Chuang Tzuk esan zuen gisa “diru-goseak gauza egiten gaitu gauzen artean”. Ez da horixe besterik orain kordoka dagoen ereduaren lorpen handi eta orokortua. Eta kordoka dago, hain zuzen ere, ez duelako uste izan justiziaren bilaketa, ongizate neurrikoarena, partehartzea eta edertasunarena, kultura eta gizarte ororen benetako jomuga behar lukeela izan, zibilizazio berarena. Orain lotsarik gabe jitoan dabiltzan hauen guztiena. Zeren dena nahi izatearen gose bidegabeak ia ezer gabe uzten baikaitu azkenean.

Erosteko ahalmenaren murrizketa txorakeria bat da humanismoaren, elkartasunaren eta, batik bat, bizitasunaren hondamendiarekin alderatzen badugu. Hala eta guztiz ere, ezin har liteke konpon ezinezkotzat. Matxinatu gaitezke dena salerosgai balitz bezala erabili eta bihurtzeko asmoaren kontra. Bizitasuna eman dezakegu eta bizitu gaitezke. Zain daukagu konponbidea ulertzeko gai baldin bagara, Omar Khajan poeta pertsiarrak egin zuen bezala “ezer ezin dugula erosi saltzen duguna baino hobea”. Kontua da, bada, arnasten dugunaren gardentasun ezinbestekoa ere ez saltzea, eta, are guttiago oraindik, gure giza-kondizioa. Ezta ere, halaber, lagun duen duintasun ezin hobea, noski.

Joaquín Araújo.

Argazkiak ikusi
Bideoak ikusi

Naturaldia 2012

16 demayo

Datorren ostegunean, hilak 16, itxiko ditugu TolosaNaturaldia jardunaldiak Miguel Delibes de Castrok Donostiako Aquarium-ean eskainiko duen hitzaldiarekin. Luxua izango…

9 de mayo de 2013

Arturo Elosegi_Estará en Errenteria el próximo jueves dia 9 de mayo. Su conferencia "Los ríos y el cambio global".

24 de abril de 2013

Jordi Sargatal_Entrevista en Radio Euskadi. La Casa de la Palabra.

Web orriaren diseinua Vito021 -- Web orriaren programazioa The Movie