2008
Cabecera Seccion

_2008_Energia, eta Ekin

Energiaren Nazioarteko Agentziako zuzendari exekutiboa da Nobuo Tanaka. Joan den azaroan, urteko txostena aurkezten ari zela, hau adierazi zuen: «Inoiz baino garbiago dago ezen, Gobernuek euren politikak aldatzen ez badituzte, bai petrolio, gas eta ikatz inportazioak, bai berotegi efektuko gasen isurpenak nahitaez igoko dira, 2030. urte arte. Joera horrek mehatxatu egiten du energia arloko segurtasuna, eta klima aldaketa bizkortzen. Baina, orobat, garbi dago politika berriek bestelako etorkizuna ekar dezaketela energiaren arloan.»

Gizadia bidegurutze batean da, dema itzela du aurrean. Nahitaezkoa dugu zibilizazio hau sostengagarri egitea. Baina zibilizazio hau, alderdi askotan, izadiak jasan dezakeena baino neurri handiagoan ari da izadiari eraso egiten: kutsadura, energia baliabideen, uraren eta lur emankorraren agortzea, aniztasunaren galtzea, Ludiaren berotzea, eta beste arazo asko eta asko.

Egun, dema handiena dugu «oraingo beharrak asetzea, etorkizuneko belaunaldiek euren beharrei erantzuteko izango dituzten aukerak arriskuan jarri gabe». Halaxe zehaztu zuen Nazio Batuen Erakundeko Ingurumenari eta Garapenari buruzko Mundu Batzordeak, 1987an. Eta halaxe zehaztu zuen Garapen Sostengagarrirako Europar Batasunaren Estrategia Berraztertuak, 2006ko ekainean. Horrenbestez, Europar Batasunaren helburu orokorra da; Batasuneko itunean ageri da, eta Batasuneko politika eta jardueretarako arau da. Helburu hori lortze aldera, funtsezkoak izango dira energia berriztagarriak. Europako Batzordeak hala dela onartu du, eta, 2008ko urtarrilean, proposamen hau aurkeztu du: hemendik 2020. urtera, berotegi efektuko gasak gutxienez % 20 murriztea, eta energia berriztagarriek energia kontsumoan duten kuota % 20 gehitzea. Neurri horiekin osatuko da duela urtebete jarritako helburua: 2020an, energia eragimena hobetzeko neurriekin, urte horretarako proiektatutako kontsumoaren % 20 aurreztea.

Zibilizazio sostengagarri batek zibilizazio berriztagarria izan behar du, nahitaez. Etorkizun sostengagarri eta berriztagarri horretarantz aurrera egiten jarraitzeko, beharrezkoa dugu, alde batetik, agorkorrak diren energia baliabideen ordez, gero eta gehiago erabiltzea energia berriztagarrien fluxuak, izadiak gure esku modu sostengagarri eta agortezinean jartzen dituenak: haizearen energia, eguzkiarena, itsasoarena eta lurrarena. Baina, beste alde batetik, beharrezkoa dugu, orobat, gure bizi jokamoldeak berrikustea; geure buruari galdetu behar diogu ea oraingo kontsumo mailak sostenga ditzakeen izadiak, ala gutxiago kontsumitu beharko dugun. Azken buruan, energia berriztagarriek zibilizazio sostengagarrira iristen lagunduko dute. Aldatu beharrekoak izango dira mugikortasuna ulertzeko modua, lurraldearen plangintza, arkitektura, nekazaritza eta landa. Baina, bestalde, berriz bat egingo gaitu izadiarekin, izadiko parte baikara.

Javier Retegui
Eusko Ikaskuntzako lehendakaria

Argazkiak ikusi
Bideoak ikusi

Naturaldia 2008

16 demayo

Datorren ostegunean, hilak 16, itxiko ditugu TolosaNaturaldia jardunaldiak Miguel Delibes de Castrok Donostiako Aquarium-ean eskainiko duen hitzaldiarekin. Luxua izango…

9 de mayo de 2013

Arturo Elosegi_Estará en Errenteria el próximo jueves dia 9 de mayo. Su conferencia "Los ríos y el cambio global".

24 de abril de 2013

Jordi Sargatal_Entrevista en Radio Euskadi. La Casa de la Palabra.

Web orriaren diseinua Vito021 -- Web orriaren programazioa The Movie